LABURRAK_III

Surf film laburren lehiaketa

2015eko maiatzaren 27(e)an

Aurtengo Sopela Kosta Fest jaialdiak surf eta natura film laburren lehiaketa antolatu du. 10 minutu baino gutxiagoko filmak onartzen dira eta ez da beharrezkoa profesionala izatea. Edonok parte har dezake. Lehiaketa parte hartzailea izango da eta horregatik, Sopela Kosta Fest jaialdiak kamera hartzera gonbidatzen ditu ikus-entzunezko zale guztiok.

Bideoen lanen gaiak surfa eta natura izan behar du eta filmak fikzio edo dokumental arlokoak izan daitezke. Filmak aurkezteko azken epemuga abuztuaren 14a izango da. Bi bide daude bideo lanak aurkezteko: posta elektronikoaren bidez (kultura@sopela.eus) edo Kurtzio Kultur Etxean.

Lehiaketaren film irabazleak Sopela Kosta Fest jaialdian aurkertuko dira, iraliaren 24an, gaueko emanaldi batean. 1000 euro hiru saritan banatuko da zinema gau horretan. Lehiaketaren irabazleaz gain (500€), sopeloztarrak eginiko lanik onena (250 €) sarituko da eta baita genero ikuspegitik aurkeztutako film laburrik onena ere (250 €). Sari guztiak Sopelako denda edo jatetxetan gastatzeko bono baten bidez eskuratuko dira. Saririk irabazi ez duten film laburrak ikusgai izango dira Kurtzio Kultur Etxean urriaren aurreneko asteburuan programatutako emanaldi berezi batean.

Surfaren unibertsoa sustatzeko sortu den Sopela Kosta Fest jaialdiaren ekimen berri honek urrats bat eman nahi du izaera parte hartzailean eta gonbitea luzatu nahi die surf eta natura irudietan islatzeko asmoa duen partsona guztiei.

» Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta izena emateko orria hemen [251kb PDF]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

CERRAR