
SOPELA KOSTA FEST: “Desioak Zerura”, ORDU ALDAKETA!
Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan antolatutako “Desioak zerura” ekimenean ordu aldaketa egon da.
Ekintza hau irailaren 27an, igandea, ospatuko da, baina 23:30etan izango da, ez 21:30etan egitarauan iragarri bezala. Bertan faroltxo biodegradagarriak botako dira Barinatxe hondartzatik, jaialdiari amaiera eman eta gure desioak zerura bidaltzeko.
Ordutegi aldaketaren arrazoia hauxe da: AENAk jakinarazi digunez, ekintza hau arriskutsua da aire-jarduerarako eta aireportuko ordutegitik kanpo bakarrik egin daiteke. Ez dutenez aurrikusitako ordutegian faroltxoak botatzea baimentzen, ordutegia atzeratzea erabaki da.
Ekimen honek elkartasun xedea du, izan ere, faroltxoen salmentan bildutako dirua Aimar del Pozo umeari dohaintzan emango zaio, bere gaixotasunaren tratamenduan laguntzeko. Hala ere, norbaitek faroltxoaren dirua berreskuratu nahiko balu Turismo Bulegoetara joatea besterik ez luke behar. Bertan, faroltxoaren txartela entregatuz gero, dirua itzuliko da.
Barka eragozpenak.