kiko 1

IRAILAREN 26KO KONTZERTUAK, Larunbata

2015eko ekainaren 3(e)an

KIKO VENENO

Ordua: 23:30

Kiko Veneno flamenkoa, popa eta rocka modu berritzailean bat egin dituzten artista aitzindarietako bat da. 1975ean Veneno taldea osatu zuen Rafael eta Raimundo Amador anaiekin, eta 1977an izen bereko lehen diskoa argitaratu zuten. Kritikarien arabera, Espainiako iragan mendearen amaierako musikaren historiaren diskorik zorrotzenetako eta eragin handiena izan dutenetakoa da.

1979an, kolaboratzailea izan zen Camaron de la Islaren “La leyenda del tiempo” disko mitikoan. Izan ere, Volando voy abestiaren egilea da. 1982an, beren lehen bakarkako LPa argitaratu zuen.

1992an, “Échate un cantecito” lanarekin 300.000 kopia saltzea lortu zuen, belaunaldi baten eredu nagusia izan dena eta badena hainbat abestirekin: Echo de Menos, Joselito, Lobo, López, Mercedes Blanco….

2006an musikaren arloko kide askoren omenaldia jaso zuen kontzertu berezi batean Heineken Musikaren Eguna Valentzian egin zenean: Julieta Venegas, Albert Plá, Muchachito, Raimundo Amador, Josele Santiago, Los Delinquentes, La Excepción, Christina Rosenvinge, La Mala Rodríguez, Tomasito, Caraoscura, Jota Planetas…

2009an Kikoren ohiko taldearekin (Juan Ramón Caramés baxuan, Jimmy González baterian, Raúl Rodríguez gitarran eta Javi Valero gitarra elektrikoan) “Dice la gente” deritzon diskoak saria jaso zuen 2011ko Musikaren Sarietan: Pop Alternatiboko Albumik onenaren saria. 2012an, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak Egungo Musiken Sari Nazionala eman zion soinu mestizoak bultzatzeko eginiko lanagatik.

THE USKI’S

Ordua: 22:20

The Uski’s 1990eko amaieran Ibarrangelun (Urdaibai) sortutako taldea da, eta haren abesti ia guztiak kostaldeko bizkaieraz dira. Euskara hori dela eta, proposamen freskoa eta berezia dakarte haien abestiek. Estilo alaia lantzen dute, surfean eta itsasoko giroan inspiratuta. Haien ahots-jokoek The Beach Boys taldea dakarkigute gogora. Eurek, ordea, nahiago dute surf rock etiketatik urruti egon, eta soilik musika rock and roll musika dela diote.

AUDIENCE

Ordua: 21:00

Audience Gernikako taldeak denborari hozkada egiten dio, entzuleriaren gainetik pasatzeko gai da, edozein eszenatoki birrintzeko… Eta hori guztia erritmo geldoko abesti batekin lortzeko gaitasuna dauka. Hortxe dago euren handitasuna.

Moda eta tendentzietatik kanpo, musikazale peto-petoak, folk-rock estatubatuarraren artista handien zordun, tradizioekiko errespetutsu baina, aldi berean, beti abangoardiei konektaturik, sustraietako rock-ari dagokionean Euskal Herriko banda interesgarrienen artean daudela esan genezake. Benetazko animalia musikalak. Eta aseezinak.

THE AGAPORNIS

Ordua: 01:30

The Agapornis Cadizen sortutako funk taldea da. Bere lehen lana argitaratu ondoren, “Roll out”, urte honetako ezustea da Penintsulako musika beltzaren arloan. Haien erritmo gartsuak egungo deep funk-etik hurbil daude, baina ez dituzte genero horretako klasikoak ahazten. Hona hemen taldeko bederatzi musikariak: Sergio Reyes Gamaza, gitarra, Daniel Bermúdez Gallardo, tronpeta, Guillermo Peña Peña, baxua, Jose David López Martínez, saxo tenorea, Koe Alfonso Casas Sánchez, teklatuak, Desiré Tey Vargas, ahotsa, Javier Jesús Cabañas de Torres, gitarra, Adrián Rodríguez Barrera, bateria eta Carlos Guillermo Ligero Valcárcel, saxo altua/baritonoa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

CERRAR