Abalone-Dots

IRAILAREN 25EKO KONTZERTUAK, Ostirala

2015eko ekainaren 3(e)an

ABALONE DOTS

Ordua: 23:30

Suediatik datorkigun talde honen partaideak Louise Holmer, Rebecka Hjukström eta Sophia Hogmanek ditugu. Hamarkada bat baino gehiago daramate elkarrekin jotzen eta 2015eko udaberri honetan, Abalone Dotsek laugarren lana argitaratu du: Red. Disko honek indie folk generoan kokatzen da eta kantuen berbek euren konpromiso politikoa agerian uzten dute.

Euren aurreneko bilduma, From A Safe Distance, 2007an argitaratu zuten. Kritikak eta publikoak harrera bikaina egin zioten, eta Suediako salduenen zerrendako 7. postura iritsi zen. Diskoak Atlantikoa gurutzatu zuen eta 2008 eta 2011 artean egin zituzten lau birek itzal handia eman zioten taldeari Amerikan. Taldearen bigarren lanak, Traveler, 2008an argitaratuak, Grammy Suediarra jaso zuen 2009an Folk Bilduma Onenaren kategorian.

Taldearen hirugarren bilduma Chocolate & Cigarettes (2012) deitzen da. Aurreko lanean bezala, Nashville eta bertoko country eta bluegrass musikari eta ekoizleak funtsezkoak izan ziren sormen-prozesuan. Disko horretan, Nashvilleko izen handienen arteko hiru aurki ditzakegu: Sam Bush, Grammy baten irabazlea eta mandolinaren birtuosoa (besteak beste, Garth Brooks, Linda Ronstadt eta Dolly Partonekin jo izan du), Buddy Miller gitarrista eta ekoizlea (Steve Earle, Robert Plant eta Alison Kraussekin egin izan ditu birak) eta, azkenik, baina aurrekoak bezain garrantzitsua, Steve Fishell ekoizlea (bere izena, besteak beste, Dixie Chicks, Emmylou Harris eta Willie Nelsonen diskoetan agertzen da).

TANIA DE SOUSA

Ordua: 00:45

Tania De Sousak The Dispositives, Zuloak…taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin dio. Lehenengo diskoa grabatu zuen 2014ko udaberrian eta bertan Fermin Mugurzak ekoiztu zuen soinua.

Hamabi kantuetan pop melodiak nagusitzen dira eta hitzetan amodiozko eta barneko sentimenduzko gaiak islatzen dira. Zuzeneko boteretsua eta ahots nabarmena entzuteko aukera izangu dugu baina baita ere une lasaiagoak eskainiko dizkigu.

Nahiz eta bakarkako bideari ekin, lagunez osaturiko talde batez babestuta dago: Fermín Bouza (Gitarra, koroak eta sintetizadoreak), Maitane Alonso (Baxua) eta Ander Del Sol (Bateria).

LIBE

Ordua: 22:15

Gasteizko Neubat taldean hasi zuen bere ibilbidea Libe Garcia de Cortazarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek (Dut, Kuraia, Lisabö) lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.

GILDAS

Ordua: 21:00

Uribe Kosta eskualdeko bost neskak osaturiko taldea da, bere musika folk-pop-rockeko soinuen inguruan definitu dituena. 2012an ekin zion bere ibilbideari. Ahalegin handiak egin ostean eta hazkunde musikal, tekniko eta artistiko nabarmenaren ondoren, egungo egitura finkatu da: Amaia, biolina eta ahotsak; Izaskun, gitarrak eta ahotsak; Xenia, baxua eta ahotsak; Sara, bateria, ahotsa eta koroak eta Bea, ahots nagusia eta osagarriak.

Eskualdean eta inguruko herrietan hainbat kontzertu eman ondoren, 2014an lehen demoa grabatzea erabaki zuen taldeak, eta bertan landu zituen bere gai originalak. Gainera, klasiko handien egokitzapen bitxiak sortu zituen. Aire freskoa darie bere ikuskizunei, melodia eta ahots-armonia ederrekin. Erritmoak, ondo markatuak eta eramanak, kutsakor bihurtzen dira, betiere soinuaren instrumentazio bitxiarekin eta eszenaratze oso teatralarekin. Hori guztia dela eta, deigarria egingo zaie guztiei bost emakume horien ikuskizuna eszenatokiaren gainean direnean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

CERRAR