LABURRAK_III

Surf eta Natura Film Laburren Lehiaketan saridunak!

2015eko irailaren 30(e)an

Aurten lehenengoz, surfari eta naturari buruzko film laburren lehiaketa egin da SOPELA KOSTA FEST jaialdiaren baitan. Lehiaketara 12 film labur aurkeztu ziren, denak kalitate handikoak, eta gehienak, dokumentalak. Sopela,
Euskal Herria eta Argentinatik heldu ziren filmak. Ondokoak izan dira irabazleak:
1. Saria: FILM LABURRIK ONENA SOPELA KOSTA FEST:
SOLSTICIO / INVIERNO, Beto Oviedo (Argentina). 500 euro.
2. Saria: BERTON – SOPELAKO ZINEMAGILERIK ONENA:
GURE FUNTSA, Zazpi7.1ez (Sopela). 250 euro.
3. Saria: GENERO IKUSPEGITIK FILM LABURRIK ONENA:
LAS CHICAS DE LAS OLAS, Kantauriko Olatua – Paula Odriozola (Sopela). 250 euro.

Zorionak!!!

Bestalde, gogoratzea asteburu honetan film guztiak ikusteko aukera dagoela Kurtzion: urriaren 2an, 19:00etan. Film laburrez gain, Txus Delgadoren Big wave in the Basque Country dokumentala emango da.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

CERRAR