IMGP1314

‘Desioak zerura’ bertan behera geratu da: aurten ez da egingo

2015eko urriaren 2(e)an

Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan antolatutako “Desioak zerura” ekimena bertan behera geratu da. Irailaren 27rako zegoen aurrikusita faroltxoak zerura botatzea, baina Bilboko aireportura zetorren hegaldi baten atzerapena zela eta ezinezkoa izan zen. Asmoa beste egun batean egitea zen, baina Euskal Herriko Itsasertz Mugarteak ez digu horretarako baimena eman. 

Ekimen honek elkartasun xedea zuen, izan ere, faroltxoen salmentan bildutako dirua Aimar del Pozo umeari dohaintzan emango zaio, bere gaixotasunaren tratamenduan laguntzeko. Hala ere, norbaitek faroltxoaren dirua berreskuratu nahiko balu Turismo Bulegoetara joatea besterik ez luke behar. Bertan, faroltxoaren txartela entregatuz gero, dirua itzuliko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

CERRAR